|
ZER DA ALT EMPORDA?
ALT EMPORDÀ TURISME elkarte mistoa da, publiko-pribatua, eta bere helburua Alt Empordako eskaintza turistikoa biltzea da. 2004an sortua, Administrazio Publikoaren laguntzarekin eta enpresa pribatuen erantzunari esker tresna hau eta merkaturatzeko beste tresna batzuk sortzea posible izan da, turismo aukeretan aberatsa den eskualde honetan eskaintza turistikorik hoberenaz goza dezazuen.
|
|
ZER DA ESKAINTZEN DIZUGUNA ALT EMPORDÀ TURISMOTIK?
Oporrak Alt Empordan pasatzeko behar dituzun baliabideak eskaintzen dizkizu gure elkarteak. Herrien informazioa, hondartzak, interes-gune nagusiak, ostatuen tipologia eta kategoriak (landa etxeak, kanpinak, hotelak, etab.), jarduera osagarriak eskaintzen dituzten enpresak, agenda eta beste hainbat informazio. Eta hori dena, aspaldiko zibilizazioek utzitako ondarearen lekuko den lurralde honek eskaintzen duen handitasunaz gozatzeko erabilgarri izan dezazun.
Agenda eta elkarteko bazkideek eskaintzen dituzten zerbitzuen aukera aberatsak ez dute inor epel utziko. Guztiok aurkituko duzue gustuko proposamenen bat.
|
|
ELKARTEAREN HELBURUA
Elkartearen kudeaketa eredua dela eta, Alt Emporda Turismok hainbat helburu ditu: Gure bisitarientzat: - Produktu eta zerbitzurik hoberenak eskaintzea - Bermaturiko Kalitatearekin - Berehalako informazioa emanez
Bazkideentzat: - Produktuak osatzen laguntzea - Turismo-sasoia urte osora zabaltzea - Sektorearen atomizazioa haustea - Kalitatezko kudeaketa sistemak ezartzea
Alt Empordarentzat: - Lurraldearen baliabideak baloratzea - Azpiegiturak eta zerbitzuak hobetzea - Merkaturatzeko tresna erreferentziala bihurtzea Alt Emporda Turismo hainbat bazkidek osatzen dute. Bazkide hauek prezio lehiakorrak eskaintzen dituzte, bezeroari onuraren bat eskainiko dion hainbat produkturen eskaintza sortzeko. GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO: Tel. 0034 972 514 431 / info@empordaturisme.com Mesedez, ALT EMPORDA TURISMEkin harremanetan jartzeko inprimakia behar bezala betetzea beharrezkoa da. Erantzuna jasotzeko ezinbestekoak dira izena, e-Postaren helbidea eta mezua. Nahiago baduzu, jar zaitezke gurekin harremanetan telefono bidez: 972 514 431 ( 8h a 15h) .E-Postaz: info@empordaturisme.com |