Estás en: Skip Navigation LinksBazkideak > Hotelak > CAL GOVERNADOR

CAL GOVERNADOR

Nom CAL GOVERNADOR
Categoria Hotelak
Població Borrassà
Codi Postal 17770
Telèfon 972525191
Fax 972 25 76 91

Cal Governador 1700. hasierako masia da, arkupedun terraza zoragarritik hasi, urtaro guztietan atsegina eguraldi onarekin, ehun urteko pinudi txikira arte, platanondoz inguratua dagoen soropil lorategi handitik pasatuz, non zuhaitzpean siesta egin daitekeen hamaka batean. Baina gehixeago mugitu nahi duenarentzat ere bada tokia: ping pong mahaia terrazan, liburuak eta mahai jokoak egongelan, edo igerilekuan (pribatua eta zaintzarik gabekoa). Igerilekua, etxaldeak dituen 5.000 m2 baino gehiago zeharkatzen dituen mehategiko urekin betetzen da.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
-         Antzinako 3 logela bikoitz (logela batean ordeko ohea jartzeko aukera).
-         Eraberritutako 3 logela bikoitz (DUI baten aukera) hidromasaia eta aircorekin.
-         Gosaria barne.
-         BEZ %7
-         Etxaldearen barruti itxian aparkaleku pribatua kargurik gabe.
-         Etxeak ez dauka elbarriendako instalazio eta sarbide egokirik.
Ez dira konpainia-animaliak onartzen.

Oharrak: Km. gutxira Daliren hirukiaz goza daiteke, Figueres-eko museotik hasi, Costa Bravako hondartzak, hainbat natur parke (Garrotxako sumendi ingurua, Aiguamolls del Empordà, la Alberako mendilerroa, Cap de Creus, Medes irlak, etab…) ibilbide megalitikoak, monumentu erromaniko ugariak (Sant Pere de Rodes-eko monastegia, Vilabertrango multzoa, etab.), Girona hiria, aisialdirako, entretenimendurako eta kirolerako hainbat ekitaldi. Laburbilduz: Autoan ordubete baino gutxiagora, hainbat ikusgarri turistiko, historiko, natural, monumental eta kultural daude, baita txangoak, entretenimendua, kirolak, atsedena, gastronomia, komertzioa, etab… ere.