Estás en: Skip Navigation LinksBazkideak > Udaletxeak > SANT PERE PESCADOR-EKO UDALA

SANT PERE PESCADOR-EKO UDALA

Nom SANT PERE PESCADOR-EKO UDALA
Categoria Udaletxeak
Població Sant Pere Pescador
Codi Postal 17470
Telèfon 972 52 00 50
Fax 972 55 03 23
SANT PERE PESCADOR-EKO UDALA

Sant Pere Pescador 1.710 bizilaguneko herria da, 17,80 km2ko hedadura du eta Roses-eko golkoaren erdialderantz hedatzen da.
Itsas bazterreko hondartza eta zingira eremua eta, herria zeharkatzen duen Fluvià errekaren zatia, Aiguamolls del Empordàko Natur Parkean sartuak daude.
Costa Bravako inguru bakarra da duna eta hondar fineko hondartza birjineko sei kilometro baino gehiago dituena.
Tokiko ekonomiaren dirusarrera nagusiak nekazaritza eta turismotik datoz, batez ere. Populazio aktiboaren %70ak nekazaritzako ustiategi modernoetan egiten du lan.
Lur zelai eta emankorrak, laborantza ureztatura emanak daude (fruta gozoa) kanale ugariei eta ur freatikoen aberastasunari esker.
Sagarra da produktu nagusia eta onartuta daukan kalitateari esker, esportatu egiten da.
Sant Pere Pescador edozein kirol egiteko toki egokia da. Hondartzetan hainbat jarduera egiten dira: windsurfa, bela edo kayaka.
Modu berean, berdegune eta oihan zabalek aukera ematen dute mendi-ibilaldiak, zaldiketa edo bizikleta paseo luzeak egiteko.
Fluvià ibaiak natur ingurune bakarra ematen dio herriari. Horri esker, egun lasaigarria pasa daiteke arrantza eginez, inguru bakan eta berezian.

Eskaintzen dituen zerbitzuak: SANT PERE PESCADOR-EKO UDALA
UDAL LIBURUTEGIA
JUBILATUEN ETXEA
GIZARTE ZERBITZUAK
ESCOLA LLAGUT
CASALET
MOSSOS DE ESQUADRA - LARRIALDIAK
SUHILTZAILEAK - LARRIALDIAK
Oharrak:  Monumentuak eta intereseko tokiak:
Sant Pere Eliza
Caramany Etxea
Sant Sebastià Kapera