Estás en: Skip Navigation LinksBazkideak > Udaletxeak > PORTBOUKO UDALA

PORTBOUKO UDALA

Nom PORTBOUKO UDALA
Categoria Udaletxeak
Població Portbou
Codi Postal 17497
Telèfon 972 125 161
Fax 972 125 123

Portbouko bailara eta kala Sant Miquel de Colera parrokiako bizilagunik gabeko parajeak ziren, eta Sant Quirze de Colerako monastegiari, gutxienez X. mendetik, itsasertz honetako arrantza hamarrena ordaindu behar zitzaion. XIX, mendeko erdialdera 12 etxe eta 6 etxola zeuden, guztira 50 bizilagun baino gutxiago eta karabinero talde txiki batek muga zaintzen zuen Portbouko hondartzan. Urte batzuk beranduago emanen da Portbouren hedapena, trenbidearen eraikuntzaren ondorioz. Gaur egun, Costa Bravan lasaitasun pixko bat duen gune turistiko bakanetakoa da. Gaur egun eraikin batzuk hondatu xamarrak badaude ere, Portbouk badaki bisitaria harrapatzen duen xarma mantentzen. Hondartzak eta kalak, Rambla eta pasealekua, itsas gainean zintzilik dagoen hilerria eta Pasaje de Dani Karavanen monumentua, Walter Benjamín filosofoaren omenez, trenbidearen konplexua eta eliz neogotikoa, portua.... eta nola ez, azken fineak izaera eman eta sendotzen duen tramontana haizea.
Eskaintzen dituen zerbitzuak: Portbouk “Erribera goiti urtegirantz eramaten duen bidea” bakarrik izatetik, ibilbide sorta izatera pasatu da. Honek, bailaran zehar itzuli osoa egiteko aukera ematen dio Portbou Bailarako Ibilbidearen bitartez, edo filosofoaren urratsak segi ditzake, Walter Benjamín Ibilbidean zehar, Erdi Aroko Querroig gazteluaren aztarnetara igo Sender del music bidean zehar, Ibilbide megalitikoak egin, Carena kaxkora berendatzera joan, Tarabaus iturrira, edo GR-92 ibilbide handia abiatu.
Gainera, Portbouk, aski ezberdinak diren 4 eremu proposatzen dizkizu:
·        WALTER BENJAMIN EREMUA. PASEOA.
·        GERRA ZIBILEKO EREMUAK. IBILBIDEA.
·        SANTA MARIA ELIZ PARROKIA. PASEOA.
NAZIOARTEKO GELTOKIA. PASEOA.
(Ibilaldi hauei buruz informazio gehiago hartzeko deitu 972 51 44 31 telefono zenbakira edo e-Posta bidali)
Eta gure itsas hondoa ezagutzeko interesa baldin baduzu, Kirol Portuan topatuko duzuen Murgiltze Zentruarekin harremanean jartzea duzu onena.
Portbouko jairik esanguratsuenak Inauteriak (otsaila), Club Deportivo Portbouren arroz-jate herrikoia (maiatza), San Joan Sua eta Canigóren Sugarra (ekaina) dira. Uztailean punto-zaleen Topaketa egiten dugu, San Jaime Festa Nagusia, eta Musika eta Koru kantuen Nazioarteko Kurtsoa. Abuztua ere ekitaldiz betea dago: Sardanaren Erromeria, Portbouko margolarien topaketa, Artisautza, Habanera y Su-artifizialen Feria. Walter Benjamines omenezko ekitaldiak (Iraila). Eguberri eta Errege eguneko Festak.
Oharrak:  Jarduera hauek guztiei buruzko informazioa Lluís Companys Pasealekuan aurkituko duzuen Turismo Bulegoan eskatu, neguan lan egunetan 10:00etatik 14:00etara eta en udan egunero 19:30ak arte. Tel. 972 125 161 / Fax.: 972 125 123 / turismo.portbou@ddgi.se / www.portbou.org