Navata Alt Empordáko herri bat da eta eskualdeko mendebaldeko muga osatzen du, zati handi batean. La Garrotxako lurretatik hurbil dago, Figueresetik Oloterako errepidea segituz, bakar bakarrik Cabanelles herria gelditzen baita, hau da, la Garrotxa eta L’Empordá arteko trantsizio puntua. Lurra dagoeneko ez da zelaiegia, baina zereal, olibondo, pinadi… landa handiak daude. Mont mendia hurbil geratzen da eta herriko dermio osotik ikus daiteke. Herrigunea arinki ondulatutako zelai batean, dago eta iparraldetik dituen mendiei itsatsia. Horrek itsasora begira dagoen terrazaren itxura ematen dio herriari. Itsas mailatik 145 metroko altueran dago. Iparraldeko mugan Lladó, Cistella eta Vilanant ditu, ekialdean Avinyonet de Puigventós, Ordis eta Pontós, hegoaldean Vilademuls eta Fluvià erreka, eta mendebaldean Cabanelles eta Lladó.
Eskaintzen dituen zerbitzuak: HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA
ELIZAK
SANT PERE DE NAVATA ELIZA
Mezen ordutegia: Lan egunetan: Neguan, 20.00etan / Udan: 21.00etan / Jai egunetan: 11.00etan.
OSASUN ZERBITZUAK
UDAL SOROSTEGIA
Ordutegiak: Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 11:30etik 15:00era/ Asteartea, 9:30etik12:30era/ Osteguna, 16:00etatik 20:00etara.
Eskaintzen dituen zerbitzuak: Lehen Arretako Zerbitzuak.
M. I. MAS DE XAXARS FARMAZIA
GARRAIOA
AUTOBUS SARE ERREGULARRA
TEISA S.A. - Ibilbidea: Figueres-Olot.