Estás en: Skip Navigation LinksBazkideak > Udaletxeak > GARRIGUELLAKO UDALA

GARRIGUELLAKO UDALA

Nom GARRIGUELLAKO UDALA
Categoria Udaletxeak
Població Garriguella
Codi Postal 17780
Telèfon 972530093
Fax 972530100
GARRIGUELLAKO UDALA

Alt Empordà eskualdearen iparraldean dago herria, Gironako probintzian. 20,97 Km2 ditu eta Alberako mendikatearen Hegomendebaldeko eta Rodesko Mendilerroaren Hegoekialdeko elkargunean dago. Latitudea Iparra 42º 20' 31'' Longitudea Ekialdea 3º 03' 52''. Vilajuïga, Pedret y Marçà, Peralada, Mollet, Rabós, Vilamaniscle eta Llançà herriekin mugatzen du. Punturik garaiena Baga d'en Ferraneko mendilerroa da - 314 m. Zelaian zehar, Fontanilles errekatik, Garriguellako errekastoa dator. Peraladako mugan, herriko bigarren punturik garaiena dago: El Puig de la Malaveïna edo de las Costes - 104 m.-
Urte osoan ura ematen duten iturriak honako hauek dira: En Petit edo del Om, la Rovellada eta de En Sucarrat edo de St. Nassari.
GARRIGUELA DE ABAJO
 Hau izan zen jendea bizitu zen lehen gunea –ez dakigu noiztik–. Garai hartatik pareta batzuk eta antzinako etxe batzuk inguratzen zituzten dorre batzuen oinarriak gelditzen dira. Peralada eta Capmanyra doazen errepideen bidegurutzean dago, “la Periguilla” deitutakoan. Antzinako St. Sebastián kaperaren aztarnak daude – XVI. mendea – gaur egun bazterreko arku bat bakarrik geratzen da, zati batean berreraikia. Kaleetan paseatuz, etxe gehienak XVI eta XVII. mendekoak direla ikusiko dugu, garaiko egitura eta bodegak behealdeetan dutenak. Harrizko zenbait ataritan eraikuntza data ageri da. Antzinako haize-errota batek –XVI-XVII mendeak- oraindik zutik dirau, dorre enborzilindrikoa dauka eta ongi kontserbatua dago. Empordán mantentzen den bakanetakoa da. N'Hortús masia –XVI mendea– herri arkitekturaren adibide ona da.
GARRIGUELLA LA NUEVA
Antzinako Sta. Eulàlia eliza erromanikoaren –IX-X mendeak– inguruan sortutako gunerik populatuena da. Eliza erromaniko honetatik, gaur egun, XVIII. mendean eraiki zen Sta. Eulàlia elizaren atzeko aldetik ikus daitekeen zati bat gelditzen da. Sortaldeko alboan, parrokiaren hilerria dago. Leku berri honetako etxe gehienak XVIII – XIX. mendekoak dira. Beheko solairuetan bodegak dituzte, sarreretan hainbat tresnekin eta atzeko aldeetan patioak. XIX. mende bukaeran amerikanoek parke bat egin zuten St. Nassari iturrian. Oraindik orain, izen bera zeraman XIII. mendeko kaperaren aztarnak gelditzen dira. Garai horretan herriko kale nagusiak zedarritu ziren.
Eskaintzen dituen zerbitzuak:
TURISMO INFORMAZIO PUNTUAK (Goi denboraldian)

LA ALBERAKO DORTOKEN UGALKETA ZENTRUA
Mare de Déu del Camp Santutegia
KOKAPENA
Oinez 
Garriguella de Dalt-etik abiatuta, Santutegirako bidea hartzearekin nahikoa da, iparraldeko norabidean.
Trenean
Geltokirik hurbilena Vilajuïgakoa da.
Autobusean
Ampurdán Bus, aste tartean eguneroko linea dauka Figuerestik abiatuta.
Errepidez
N-II errepidetik, N-260a hartzen dugu Llançàrako norabidean, eta C-252ko bidegurutzean, Garriguellako norabidea hartu; behin iritsita, GIV-6032 hartzen dugu Vilamaniscleko norabidean, eta bertan topatuko dugu Zentruko sarrera.
HARREMANERAKO DATUAK
Tel. 972 55 22 45
e-Posta: crt@wanadoo.es / www.tortugues.org
SARRERAKO PREZIOAK
Taldeak - 2,50 Euro / Mugatua - 3,00 Euro / Banakakoa - 4,00 Euro
ORDUTEGIAK
19/03tik 30/06ra – Asteartetik igandera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. 01/07tik 15/09ra – Astelehenetik igandera, 10:00etatik 18:00etara. 16/09etatik 31/10etara - Asteartetik igandera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.
ZER AURKI DEZAKEGU
Iberiar penintsulako mediterranear dortokaren azken populazioaren hazkuntzara zuzendutako instalazioak. Lurreko dortoka hauek oso gustagarriak dira eta eskasak Mediterraneoan, habitat-galeraren eta lapurketen ondorioz, neurri handi batean. Zentruaren irabaziak, oso-osorik, arrastakari honen ikerketa eta kontserbaziora bideratuak daude.
OHARRAK Dortokak negua pasasen ari direnean itxia egoten da, eta hitzartutako bisitak egiten dira udaberrian eta udazkenean. Uda osoan zabalik izaten da.