Castelló d’Empuries herriko konterriak urteak ditu bere jauregi, komentu, harresi eta katedraleko aurpegiak garbitzen, mundu osoari bere aintzazko iragana erakusteko. Herrigune historikoko karriketatik paseatuz, etxe askoren noblezia ikusiko dugu, iragan mendeetako harri dohatsuak, plaza suspelak, kale estuak, aire astuna arnasten den arkupe hezeak, atari handiak, sarrera ilunak, fraguatutako burdinak, hilezkortasunaren bila... Antzinako Castellók beldurtzen du, harritzen, denboran zehar garraiatzen, giro misteriotsuan eta erromantikoan biziarazten gaitu. Irudimen handirik gabe ere, konteen zaldiak lauoinka soma ditzakegu galtzadarrien gainean, merkatuko saltzaileen oihuak, merkatariak eztabaidan palkuan, soldaduak ezpatak zorrozten. Castelló Empuriesko konterriko hiriburua izan zen Erdi Aroan, 2.500 bizilagun zituen eta Kataluniako hiriburu nagusietako bat izan zen. XX. mendeko bigarren erdian aldaketa handia izan du, batez ere Empuriabrava urbanizazioaren eraginez, Espainiako esparru nautiko handienetakoa da berau. Turismo eskaintza handia dauka, adibidez: taberna ugari, jatetxeak, diskotekak eta turismoarekin zerikusia duten establezimendu asko, baita aerodromoa eta kirol portua ere.
INTERESEKO LEKUAK:
Santa Mariari eskainitako eliz-katedrala.
Plaça dels Homes.
Palkua edo Udaletxe zaharra.
Sant Domènec Komentua.
Cúria edo XIV. mendeko presondegia.
Casa Grande edo Etxe Handia.
Sant Francesc Komentua.
Garbitoki publikoa.
Sant Agustí komentua.
Nouvilas etxearen kanpoko patioa.
Zubi Zaharra.
CastCastelló d'Empúriesek hainbat kultur ekitaldi eskaintzen ditu urtean zehar. Jai egunik handiena Kandelariakoa da, baina zalantzarik gabe, ekitaldirik garrantzitsuena irailean egiten den «Terra de Trovadors» Jaialdia da. Egun batzuetan herriak Erdi Aroko distira berpizten du, trobatzaileen musikarekin, Erdi Aroko Azokekin eta garai hura gaitzat duten hitzaldi eta erakusketekin. Castellók bisitariari eskaintzeko asko dauka: herrigune historiko aipagarria, sona handiko kultur ekitaldiak, hondartzak eta turismo erresidentziak, jatetxeak, diskotekak, Aiguamolls-eko Natur Parkea, herri hau lehen mailako turismo gunea bilakatzen dutenak. Informazioa galdetu behar da udalak herrian bertan zein Empuriabravan dituen informazio bulegoetan, eta eskaintzen digun guztiaz ahalik eta gehien gozatu. elló d'Empúriesko Irin Ekomuseoa.